Abenturaren
Hasiera
Kupela-ren abentura 2015an hasi zen bi euskaldun gazteen topaketa batetik, Xalbat eta Bastien.
Euskal sagardoa argian emaiteko asmoarekin, produktu berri bat sortu dute metodo tradizionalatik abiatuz.
« Gure sagardoa ekoizteko, Agustín Etxeberria sagardoegilea deitu ginuen, Astigarragakoa, Euskal sagardoaren mekan. »
Agustínen trebetasunak edari freskoak sortarazten ditu, alkohol guttirekin, Euskal sagarren lurrin azido naturalak mantenduz.
Sagardoaren
Historia
Kupelak euskal mariñelak omentzen ditu. Sagardo kupelak, C bitaminaz beteak, ontziratzen zituzten eskorbutaren aurka babesteko.
Gaur egun, eskorbuta desagertu da bainan gastronomoek sagardoaren zapore leunak xerkatzen dituzte.
Haien azidotasuna, arintasuna eta frutak epikurotar modernoen gastronomiarekin bateratzen dira.
Euskal Sagarraren
Benekotasuna
Euskal Herriko eguraldi hezea eta epela bikaina da sagarrak lantzeko bereziki. Badu aspaldi fruitu honek leku nagusia duela euskal mahainetan.
Sagarrak Astigarragako herriaren inguruko baratzetan hautatzen ditugu, onduak direlarik.
Hartzidura baten bidez lortzen da sagardoa, azukrerik, urik eta bestelako gehigarririk gabe.
Gure sagardoegileen lanari esker, Kupela Sagardoa nortasun handiko sagardoa da, zapore orekatuekin eta sagar freskoen azidotasunarekin.
Sagardoa
Kupela
Edari paregabea, bere sagar freskoen usain bikainarekin, Kupela Sagardoak Euskal Herriko historia eta gastronomia omentzen du.
Belaunaldiz belaunaldi hemen ekoiztua, pintxo gaueko edari ofiziala da. Gainera, Euskal Herriko mahai hoberetan bere tokia dauka.
Pintxo & sagardoa,
paregabeko bikotea
Euskal Herrian, Donostiako auzo zaharraren karrika txikietan bereziki, ostatuak eta jatetxeak mota desberdinetako jende multzoz betetzen da arratsetan.
Lagunak, familiak, auzoak, lankideak, turistak, jausten dira pintxoak jatera eta bizpahiru basoen edatera.
Arnoa eta garagardoa baino gehiago, momentu sozial honetako edari enblematikoa Sagardoa da, beso luzera edalontzi handietan zerbitzatzen dena.
Bere arintasuna eta fruitu-zapore finak ezin hobeto doaz pintxoen zapore-kontzentratuekin.
Bertako sagar freskoekin ekoiztutako edariak
Aspaldiko errezeta tradizionalari esker
Errezeta berri baten bidez, Kupela-k dinamika berri bat emaiten dio Sagardoari